Mitrofano txikiaren antzera herria kudeatzen duen lehendakariaren mende, mila iragarpen hitsen artean, hazkunde ekonomikoa mardo datekeela mailukatzen diguten arren, irakurle guztiei, bihotzaren zolatik, gainean dugun urterako zorionak desiratzeaz beste erremediorik ez dut: urteona Bardeetako errautsez hordi dabiltzanei, urte ona Eskiula eta Ilarreko asketan nagitzen direnei, urte ona Enkarterrietakobizidun bakoitzari, urte ona Goierriko talo egileei, urte ona Ondarroako sare konpontzaleei, urte ona Bilbo, Donostia, Irunea ala Gasteizko estresatuei, urte ona Ezterenzubiko gasna-ontzaileei, urte ona Miarritzeko ostatu desordenatuei, urte ona goizetan Errobi eta Aturri hegietan lasterka gurutzatzen ditudan aterbegabeei, urte ona laidostatzen gaituztenei, urte ona lanean euskaraz mintzo zaizkidanei, urte ona bandera zuria altxatzen dutenei, urte ona Euskal Herriko surfalariei, idazleei eta bertsolariei, urteona Amikuzeko laborariei, urte ona belarriak musikaz mukurutzen dizkigutenei, urte ona Marie Christine eta Mylèni, urte ona etxekoei eta kanpokoei, urte ona AHT linearen aurkariei, urte ona alferrei bezain langileei, horrelakorik baldin bada oraindik.
Urte berri on...
Bira. Itxaro Borda
Urte bero
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu