Ainize Madariaga

Xuxen itzulika

2024ko ekainaren 18a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Espraba ezazu erantzuten zeure burua engainatu gabe: zenbat aldiz ez ote duzun eskaera bat deblauki onartu, tentazioaren so tirriagarriaren zepoan bete-betean erori gabe? Eta berehala sentitzea halako sentsazio deseroso batek hartzen dizula gorputza, segurki, zeure buruarekin arras bat ez baitu egiten hartu duzun erabaki horrek.

Beharraren, ahalaren eta nahiaren arteko txirikordak aska lezake menturaz mataza hori. Edward L. Deci ikerlariaren ekarpena da, gomitatzen baikaitu egoeren aitzinean arnasketa batzuk egitera, berehalakotasunaren akatsak harrapa ez gaitzan, behar diren galtoen pausatuz, hola, haien buruan, arrapostu egokienaren hartzeko: ahal bai, baina nahi duta? Behar bai, baina ahal duta? Nahi bai, baina behar duta?...

Gisa honetan, bat-bateko ihardukitzeari gaina hartuko dio planifikaturiko ekintzak, zeure burua nahi den xendratik kurriaraziz.

Gurpil zoroaren galeran ez galtzeko balio lezakete galdera horiek.

Gure adiskide batek nahi, ahal eta behar duenarekin bat egiten du biribilgune batean itzulika ariz: txoferra baita denbora erdiz, eta itzultzailea bertze erdiz, gustura.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.