Itxaro Borda

Zaila da

2025eko uztailaren 10a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ane Lindane artistaren Arberatzeko elizako balentriak bazterrak harrotzen ditu. Masturbazioa ziminokatu zuen aldarearen gainera hupaturik, berrehun bat jenderen aitzinean. Ulergarria da elizako arduradunak eta ezker-eskuineko fidelak txokatuak eta xifrituak agertzea. Artistak berea justifikatu du: guzia fikzioa izan da, antzerki jokoa. Nekez sinetsiko dugu fikzioa errealitatearekin nahasten dugun garai hauetan, autofikzio kontzeptua orraztu eta blasfemioaren mugak jotzen dituen ber, adierazpen askatasuna murrizteko tentazioa dugunean.

Euskal kultura, zirkulu globalagoetan sartzen da Ane Lindanerekin. Gutariko zaharrenak oroituko dira, agian, 1992an eskandalua nola piztu zuen Sinead O’Connor kantariak Joan-Paulo II. aita sainduaren argazkia xehakatu zuelarik, zuzenean, CBC amerikar telebistan, ikuste handiko tenorean. Saioa bukatzean, isiltasun giro lehergarri batean, «benetako etsaia borroka ezazue!» oihukatu zuen. Madonna gureak ekintza hura kondenatu zuen, berak ere alta, hainbat tauladetan, masturbazio keinuak errepikatzen dituen arren, arraiki eta auhenka.

Zaila da emakumeentzat sexuaren inguruko fikzio politiko korporalak irudikatzea... badakigu hori, urrunegi joan gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.