Onintza Enbeita
BIRA

Zaporea

2022ko martxoaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Inoiz pentsatuko ez nuen moduan bete ditu esneak nire elkarrizketak. Supermerkatuetan falta da, eta, jendeak egunero edaten duenez, haren bila dabil. Ahizpa zaharrenak hutsik agertzen diren apalategi mordo baten argazkia bidali zidan. Bazekien zer erantzungo nion: «Bizkaiganekoa erosi. Nik badaukat gura baduzu». Ez zaio bertoko esnea gustatzen, ordea. Zapore gogorra daukala esaten du. Whatsapp talde batean ere, antzerako elkarrizketa bat izan nuen. Haiei ere Errigoitiko esnea aholkatu nien, baina behi zaporea omen dauka hango esneak. Halakoetan barre egiten dut neure bakardadean. Batetik, negar egitea baino hobea da, eta, bestetik, harrigarria zait nola galdu dugun gauzen zaporearekiko ikuspegia. Izan ere, arazoa ez da bertoko esneak zapore edo usain gogorra daukala: arazoa da normalean ematen dizkiguten esne izeneko edariek kenduta dituztela beharko lituzketen usaina eta zaporea.

Ez da esnearekin bakarrik gertatzen. Azokara berakatzak eramaten ditugunean, amak esaten dit ez dela gozoa izaten gero arratsaldean autoa hartzea; edo lagun batek esaten dit bere seme-alabek gure baratzeko brokoliekin deskubritu zutela azalore berde horren zaporea. Nahiago nuke zaporea bakarrik balitz elikadura negozio bihurtzearekin galdu duguna, baina argi dago, hori behintzat, galdu dugula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.