Onintza Enbeita.
BIRA

Zeledon(a)

2023ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Ez dakigu benetan gertatuko den. Blusen eta nesken elkarteak ateak ireki dizkio Zeledon berria neska izateko aukerari. Momentuz, ordea, ez dakigu hala izango den. Aukera izan daitekeela, besterik ez. Irratian egin duten inkestan aukeraren aldekoek eta kontrakoek egin dute berba. Argudiaketetan ezer arrarorik ez: aldekoek esan dute honezkero garaia dela, eta kontrakoek tradizioaz hitz egin dute. Askotan errepikatzen den eztabaida da. Batzuetan pentsatzen dut dagoeneko garaia dela esaten dutenek agian ez luketela gauza bera esango duela hogei urte. Akaso orduan ez zela garaia izango. Beste batzuetan, tradizioaz hitz egiten dutenengan zentratzen naiz. Ez baitakit tradizioa noiz hasten den. Betidanik gertatzen diren gauzek grazia egiten didate. Historiaren joana neutroa balitz, betikoak balioko lidake, baina hemen ondo erabaki da nork egin behar duen zer; beraz, ezer naturalik edo ausaz gertaturik ez dago. Gauzak ez dira beti hala gertatu: gauzak modu konkretu batera antolatu dira patriarkatuak beti iraun dezan. Hura zartatzen hasteko bai, bada garaia, eta pauso guztiak inportanteak dira.

Denoi egingo litzaiguke arraro Zeledon edo Olentzero bera emakumeak izatea. Edozelan ere, figurak bikoizteak baino zentzu handiagoa dauka izatez aldatzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.