Gazako irudiak ezin ditut ikusi. Ez daukat barruan horrorerako leku gehiago. Ezin dut ume hil gehiago ikusi oka egin gabe, eta ez naiz zentzu figuratiboan ari. Ezin dut gehiago. Amorrua ematen dit munduaren utzikeriak, amorrua AEBen zinismoak, nazka Europak, ernegua Hamasez ari direnek eta nekea Ā«israeldar guztiak ezĀ» esaten didatenek. Ez dezagun ahaztu euren burua israeldartzat daukatenak munduko beste leku batzuetatik joan zirela hara helburu argi batekin: euren ustezko arraza eta erlijio ederrarentzat nazio bat sortzea. Berdin zaie noren gainetik pasatu horretarako. Lurrak ostu, etxeak okupatu, jendea hil, torturatu, bortxatu... Eta kamera bat aurrean jartzen zaien aldiro lasai esaten dute Jainkoak aukeratutako herria direla. Gero, pizten dituzu Europako telebista kateak eta arabiarren fanatismoaz hitz egiten dizute bakarrik.
Palestinaren kontrako genozidioa aspaldi hasi zuten sionistek, eta orain Libanora ere ba ei doaz. Zergatik ez? Orain arte egin duten guztia eginda, munduak ez badu ezer egin, zergatik egingo du orain?