Onintza Enbeita.
BIRA

Zikina

2021eko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Geure buruari egokitutako bizimodua geneukan: asteburuetan tabernak erretzen genituen, eta aste barruan lanak geu erre ez gintzan bizirauten genuen. Baziren eta badira kirola egiteko astia zutenak ere. Astia eta gogoa. Zintzoa izanda, astia neuk ere izaten nuen, baina gogorik ez. Nire planik gehienak eserita edo motordun garraioren bat zela medio egiteko modukoak ziren. Etorri zen izurritea, eta zerbait berria asmatu behar denbora pasatzeko, eta alternatibarik ikusi ezin! Guztiok batera eman diogu mendiari. Kulturak ordutegi mugatua du herri progre honetan eta Paddlerako edo Windsurferako ez gaude ia. Mendia alternatiba erraza da, eta Instagramerako argazki ederrak eskaintzen ditu.

Nire mendi bueltek neure buruarekin harro egotera eraman naute. Ez Anbotora edo Aizkorrira iritsi naizelako, ez: mendia zikintzen ez dudala lagundu ikusi dudalako baino. Ez dut ulertzen jendeak ze mania daukan beteta igotako lata eta botilak hustuta ez bajatzeko, paperezko paƱeluak edonon barreiatzeko. Ez dut ulertzen, tristura ematen dit. Neure buruari aitortzen diot pena izan dela 41 urtean bertan izan ditudan lekuetara orain arte ez joan izana, baina gutxienez badakit nire egarriak ez duela bazterretan plastikorik utzi. Asko jota taberna bazterretan pipa azalen bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.