Bira. Itxaro Borda

Zurrunb Burrunb

2010eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Gerra garratza galdu eta Goenkale ikusi dugu Sarkozyren teleshow zizkolatsuaren ordez. Izpirituak pentsamendu zitalaren itolarritik nolabait salbatzen saiatzen gara idaztean Bruce Springsteenen The Promise albuma belarri aldean eta Sergi Javaloyes bearnotar adiskidearen Sorrom Borrom poema bilduma elebidun berria begipean. Gavarniaren altzotik Aturriraino dena burbuila salbai isurtzen den gave delakoaz epopeia bat eskaini digu aldion, elelauzetan bezain neurtitzetan trebe dela erakutsiz.

Zazpi kanta erraldoietan azpatu du Sergik errekaren ibilbidea, sasoiak eta hilabeteak aipatuz. Bizitza bat hots, ibaiari jende sentimenduak ematen dizkiola. Silenci olerkiarekin hasten da, big bang aurreko isiltasuna goretsiz. Ordu hauetan guztiek premiazkoa duguna, gure baitara itzultzeko gave bihurriaren antzera mundura berriz jauzi egin aitzin. Poema pirineotarra da kapetut. Danteren moduan gida bat dauka izkiriatzaileak, Miqueu de Camelat okzitandar idazle handia hain zuzen.

Burrunbatsu dabilzkigu hitzak. Zurrunbatsu halaber. Perpaus bakoitzak l'aigua e la lutz erein eta altxor gisa oparitzen digu. Ez gaitezen arrangura: l'arroc deu vent hor dukegu beti sosegatzeko.

Aturri hazkurri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.