Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Bisturi bi

2015eko apirilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bata, Grass, Alemaniaren kontzientzia eta, hedaduraz, Europako lubakiena. Bestea (ezen ez bigarrena), Galeano, Hegoamerikako zain urratuena. Eta bi-bien kontzientziak, munduarenak.

Erraz konformatzen da kontzientzia, malgua da, kamaleoikara da. Tximu ezagunak bezala, nahiago du itsu, gor eta mutu, hitzaren bisturia sartzen hastea baino ikusitakoan eta entzundakoan. Eta astoak, kontzientzia belarra dela uste baitu, bere hausnarrerako jaten du.

Kontzientzia kolektiboan eragiteko nahitaezkoa da kontzientzia pertsonalaren leize ilunenetara jaistea: inork ezin du munduko injustizien bisturia izan kontzientzia eroso burgestu batetik, bere baitako arrakaletan arakatu gabe, kontzientzia goritu ezean zalantzaren arragoan. Bi idazleek lan hori hartu dute beren gain, bakoitzak bere maneran, eta gure kontzientzia lokartuan eman dizkiguten ostikoak eskertzeko balio behar lukete egunotako gure omenaldiek. Zertarako bestela?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.