Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Butakan

2014ko irailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Kierkegaard filosofoak zioen arte dramatiko modernoetan pertsonaia gaiztoak direla distiratsuenak; pertsonaia onek, aldiz, zuzentasunaren ispilu behar luketenek, dendaritza ikasten ari diren pertsonaia xalo herabeak ematen dutela.

Hollandek denda-mutil izutu baten itxura guztia du, atrakatzaileez inguratuta eta besoak jasota dagoela ematen du beti, baina ikusitakoak ikusita —eta hurbileneko batzuek esandakoak entzunda—gutxi du denda-mutil zintzotik. Pelikulako gaiztoa izateko merituei dagokionez, asko ditu bere etsaien arabera, baina glamurra —Kierkegaardek distira esaten duena— falta zaio. Lastima da.

Hala ere, laster egingo dute pelikularen bat. Edo gehiago. Boterearen erotikak askorako ematen du. Baina irudiak datozen hauteskundeetako eszenara iritsitakoan, horzgabeek —Hollandek hala deitzen omen die pobreei—emango dioten ostikadaren eszenan kar-kar-kar hasiko zaizkit geratzen zaizkidan hortz-hagin apurrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA