Anjel Lertxundi.
Hitz beste

'Déjà vu'

2012ko azaroaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Artur Masek (omen) dituen asmoei buruz, García Carballo ministroak: «hori estatu kolpe bat da termino juridikoetan». Masek ez du kolpista itxura handirik, ez dauka mossoak kuarteletatik atera eta Kataluniako puntu estrategikoak menderatu nahi lituzkeen militarkote baten aire franko. Izango du beste gauza askoren planta, baina ez behintzat bihar goizeko ordu txikitarako estatu kolpe bat prestatzen ari den urdail bero batena. Ministroak ba ote dakien zer den estatu kolpe bat? Jakina baietz, horregatik bota du gehiegikeria: espresio zehatz batek izango ez lukeen eragin puztua izan dezan.

Kataluniako kanpainan ahoberokeria izan da ogirik egunerokoena. Orain, nork sekulakoagoa botatzearen lehiak berea eman duenean, fase sibilinoago bati ekin zaio, eta txosten ezkutuak ateratzen hasi dira tiradera sekretuetatik.

Laster mehatxu judizialak eta epaiketak hasiko dira. Zergatik egiten ote zaigu hau guztia hain déjà vu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.