martxelo otamendi

Asteroidea ‘Bizkarsoro'-n

2024ko urtarrilaren 19a
05:00
Entzun

Inor ez zen jabetuko, esan ez baligute, aktoreak profesionalak ez direnik, eta horrelakoetan erdi bana banatu behar da meritua, inprobisatutako aktoreak alde batetik, eta filmaren zuzendaritza bestetik.

Edozein euskal herri euskaldun da Bizkarsoro, ohi duen trebetasunarekin Josu Martinezek zuzendu duen filmean agertzen den herri alegiazkoa, baina oso erraz identifikatzen dena. Estatuek eskola publikoaren zerbitzua herri txiki euskaldunetara zabaldu zutenetik euskara besterik ez dakiten ikasleek eta herritarrek jasan behar izan duten tratu txarra islatzen du filmak belaunaldika.

Euskaraz ez dakien maistra erdalduna, asteroide baten moduan, euskaraz bakarrik dakiten ikasleen eskolan jausi da. Frantsesez ez dakielako bere armadako arduradunari ulertzen ez dion soldadu bizkarsorotarrak bista galdu du Frantziaren alde gerran, leherketa baten ondorioz. Gorka Knorren Mort pour la patrie fotograma mingarrietan.

Lan barru astintzailea da Bizkarsoro. Erdaldunei ere erakutsi behar zaiena, bereziki biharko epaileak prestatzen dituen eskola juridikoko garridoei; plaza Euskal Herrian hartzen dutenean filmeko eskolako maistra togaduna, asteroidea alegia, izan ez daitezen.

Beste harribitxi bat gure historia erakusten duen beiratean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.