martxelo otamendi

Atera enbaxadoreak

2023ko azaroaren 22a
05:00
Entzun

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente izendatu eta biharamunean agindu zuen Espainiak Iraken zeuzkan soldaduak ateratzeko. 2004a zen. Erabaki horrekin, 2003an Jose Maria Aznarrek AEBetako presidente George W. Bushekin eta Erresuma Batuko lehen ministro Tony Blairrekin osatutako Azoreetako Taldetik atera zuen Espainia. Zapaterori ez zaio oraindik belarrietan isildu Bushek egin zion errieta. Zapaterok esana du bere bi agintaldietako erabakirik pozgarrienetako bat izan zela.

Efektu kolpe handia eman zuen nazioarteko politikan inork ezagutzen ez zuen presidente berriak, Bush boteretsuaren ahulezia agerian uztera ausartu zelako.

Bihar iritsiko da Espainiako presidente Pedro Sanchez Israelera eta Palestinara, bi herrialdeetako buruekin bilerak egitera. Zer esango duen? Hamasen erasoa onartezina dela, Israelek defenditzeko eskubidea daukala, baina nazioarteko legeria errespetatuta. Eta erasoak gelditzeko. Eraginik gabeko hitz hutsalak.

Zapateroren bidetik, izan dadila ausarta eta atera dezala enbaxadorea Israeldik, atzetik gehiago etorriko lirateke. Horrek egingo dio min Benjamin Netanyahuri, ez hitzek. Inbestidurako babesleek badaukate presioa non egin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.