martxelo otamendi

EH Bilduren lehen garaipena

2024ko martxoaren 22a
05:00
Entzun

EITB Focusek atzo kaleratutako inkestak, etxe berak aurretik egindakoa berretsiz, datu argi bat uzten du: EH Bilduk lortu duela herritarrek sinestea irabaz ditzakeela apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak.

Berriki kaleratutako inkestek ere ematen diote EH Bilduri, gutxigatik izan arren, irabazle izateko aukera. Hori da sekula irabazi ez duenaren lehen garaipena, herritarrek ikustea irabazle izan daitekeela; gero botoa emango diote edo ez, baina irabaz dezakeen sentsazioa ezabaezina da. Hori da Pello Otxandianoren taldearen lehen garaipena.

Balizko emaitzak balio erantsia dauka EAJren garaipen zerrenda aztertuta: Eusko Legebiltzarrerako egindako hamabi hauteskundeetan, hamaikatan irabazi du, bederatzi bider bakarrik joanda, eta bitan EArekin aurkeztuta. PSOEk behin irabazi du —1986an—, baina ez zuen lortu lehendakaritza. 2009an lortu zuen Patxi Lopezek lehendakaritza, baina hauteskundeak irabazi gabe.

Hilabete falta da hauteskundeak egiteko, eta interesgarria izango da ikustea zein izango den EAJren lehendakarigai Imanol Pradalesen estrategia EAJtik EH Bildura azken hauteskundeetan igarotzen ari den boto emaria gelditzeko. Orain arte alderdiari emaitza txarra eman dion beldurraren argudioa, edo programen alderaketa.

EAJ beherantz, eta EH Bildu gorantz; egingo ote dute topo?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.