martxelo otamendi

Emakumeak arbitro

2024ko urtarrilaren 30a
05:00
Entzun

Beti iruditu izan zaio zutabegile honi meritu handia daukatela, erakusten duten ausardiagatik, ezen ez berez zaila delako, futboleko arbitro izateko erabakia hartu izan duten mutilek. Futbolekoek batik bat, beste kiroletan, itxuraz behintzat, askoz arazo gutxiago dauzkatelako. Ez dugu inoiz ikusi boleiboleko arbitro bat kiroldegitik korrika ateratzen talde baten jarraitzaileak segika zeuzkalako.

Gizonezkoentzat urrats zaila bada, hainbat bider zailagoa da emakume batentzako futboleko arbitroa izatea, bizitza arruntaren arlo askotan emakumeek pairatzen dituzten zailtasun eta babesgabeko eremuak biderkatu egiten direlako gizonezkoen futbolean. Gizonezkoena azpimarratzen dut, ez delako zorionez oraindik iritsi emakumezkoen futbolera munduko akats guztien errua arbitroari ahozko bortxaz eta bortxa fisikoaz eragozteko joera.

Azken hamarkadan etengabe igo da futboleko emakumezko jokalarien kopurua; ez, ordea, proportzio berean emakumezko arbitroena. Normalizazio prozesu horretan, arbitro kopurua da defizitik handiena, emakumezko entrenatzaile faltarekin batera.

Futboleko arbitro izan nahi duen mutil gazteari aurpegi arraroarekin begiratzen badiote gurasoek, nola ez ote diote begiratuko arbitroa izan nahi duen neska gaztearenek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.