martxelo otamendi

Frantziak Palestina onartuko du

2025eko uztailaren 26a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Israelek Palestinan egin dituenak egin eta gero, nazioarteko giza eskubideen itun guztiak birrinduta ere, Europako estatu gehienek beste aldera begira segitzen dute, Israeli konplizitaterik handiena erakutsiz. Ez dute ezer eraginkorrik egiten genozidioa gelditzeko. Eta oinezko europarrek ez diegu estatuei behar adina presio egiten kalean jokabidea alda dezaten.

60.000 hildako ez da nahikoa europarrek erantzun trinkoa emateko, haizeak eraman eta Benjamin Netanyahuri inolako kalterik egiten ez dioten adierazpenak baino ez dituzte egiten. Tarteka, sekulakoa egin balute bezala, estaturen batek iragartzen du Palestina estatu gisa errekonozituko duela, eta hortxe gelditzen dira.

Frantzia izan da azkena: Emmanuel Macron presidenteak aurreratu du irailean aitortuko diola Palestinari estatu izaera, errekonozimendua zertan gauzatuko den zehaztu gabe, ordea. Bitartean, astelehenean, Frantziako Kanpo Arazoetako lehen ministro Jean-Noel Barrotek emango du ofizialki erabakiaren berri, bi estatuen irtenbidean sakontzeko Frantziak eta Saudi Arabiak NBEn antolatu duten nazioarteko batzarrean. Macronen esperantza da batzar horretan estatu gehiagok onartuko dutela Palestina estatu gisa.

Alemanian, gai bera dela eta, tirabira handiak daude koalizio gobernuan, eskuineko CDUkoen eta SPDko sozialdemokraten artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.