Agirre Lehendakaria Centerrek aurkeztu ditu Bizkaiko Aldundiaren aginduz Guggenheim museoaren egoitza Busturialdean jartzearen komenentziari buruz inguruan egin duen entzute prozesuaren emaitzak. Eta espero bezala, emaitza oso kritikoa da proiektuarekin; kritika nagusia museoaren kokapena da, gehiengo zabal batek ez baitu egoki ikusten —daukan balio sentimentalagatik— aurreikusitako kokapena, Murueta ingurua.
Asteazkenean aurkeztu zituzten emaitzetan, Agirre Lehendakaria Centerrek garrantzi handiko ondorio bat ateratzen du entzuketa prozesutik, gomendio gisa ematen duena: «Kokapena, dimentsioa eta izaera birpentsatu». Zer da, inkestaren egileek museoa ez dela egin behar adierazteko modu disimilatu bat? Proiektuaren oinarrizko zutabeak, nolakotasuna, birpentsatzea proposatzen dutelako. Zer esan nahi du dimentsioa birpentsatzeak? Handiagoa egitea baztertuta, txikiagoa izan beharko duela. Eta pentsatutakoa baino txikiagoa egin behar badute, arduradunek esango dute zentzua galduko duela, proiektuak zentzua izatekotan aurreikusitako tamainan daukala.
Ikusiko dugu Agirre Lehendakaria Centerri lana agindu zion erakundeak, Bizkaiko Aldundiak, zer egiten duen aurkeztu dizkioten ondorioekin, baina, entzute prozesua loteslea ez den arren, zaila izango du makillatzea.
Marka bereko bi museo 35 kilometroko tartean?