martxelo otamendi

Hauteskundeak Katalunian

2024ko martxoaren 14a
05:00
Entzun

Ezinezkoa zitzaion Kataluniako presidente Pere Aragonesi agonia gehiago luzatzea. Aurtengo aurrekontuak ziren bere gobernuak, zanbuluka bazen ere, legealdian bizirik segitzeko zeukan azken baliabidea.

Juntsekin ez zegoen ezer adosteko aukerarik 2022ko urrian gobernutik bidali zituenetik. PSCren aldeko botoak lotuta zeuzkan, ERCk PSOErekin Espainiako Kongresuan daukan akordioaren ordainean. Comukoak lotzen saiatu da Aragones azken asteotan, baina hala ERCk nola PSCk Tarragonan egin asmo duten Hard Rock megaproiektuari emandako babesa izan da —ez zen desadostasun bakarra izango— eragozpen enblematikoa Comukoekin.

Maiteminduen Egunean izan ziren 2021eko bozak, eta maiatzaren 12rako deitu ditu Aragonesek, galdera interesgarrien txandari atea zabalduz. Lehena, Carles Puigdemontek aurkezteko aukera legalik edukiko ote duen. Ematen du baietz. Bigarrena, aurkezten bada, eta emaitzek president izateko aukera ematen badiote, edukiko al duen modurik Bartzelonan sartzeko atxilotua eta espetxeratua izan gabe. Bi egutegiren mende egongo da: amnistiaren legearen tramitazioarena eta gobernuburuaren inbestidurarena. Bigarrenak lehenari itxaron beharko dio.

Estatua kezkatzen duen galdera: eutsiko al diote independentziazaleek gehiengoari parlamentuan?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.