martxelo otamendi

Katalunia, gehiengoa arriskuan

2024ko maiatzaren 7a
05:00
Entzun

Ulergarria da Kataluniako alderdi subiranistek PSOErekin eta PSCrekin daukaten haserrea, lehenaren idazkari nagusi eta Espainiako Gobernuaren presidente Pedro Sanchez azken bi asteotan bere ingurura biltzen ari den elkartasun olatua ari direlako sozialistak erabiltzen botoak bereganatzeko. Ohiko jarrera da PSOEko buruek parte hartzea PSCren hauteskunde kanpainan, kontua da Sanchezek joan den astean bere buruari antolatu zion gogo jardunaren ondorioz hartu zuen biktima izaerak PSCren aldeko jarrera sortu dezakeela dudan egon daitezkeen boto emaile batzuen artean.

Arrisku handirik hartu gabe aurrera liteke PSCren presidentegai Salvador Illak irabaziko dituela igandeko hauteskundeak. Aurreikuspen hori nahiko argi dago, baina Kataluniako independentziazaleak eta estatuko inteligentzia neurri berean kezkatzen dituen galderak ez dauka horren erantzun garbia: lortuko ote dute alderdi subiranistek gehiengoa astelehenetik aurrera osatuko den legebiltzarrean? Gaur egun, inkesten arabera, askoz aukera gehiago dauzka ezezkoak baiezkoak baino.

Estatuak hori dauka jokoan igandean, hau da, subiranistek edukiko ote duten aukerarik parlamentuan Kataluniaren independentziaren aldeko adierazpenak, egitasmoakā€¦ onartzeko. Erreferendumaren aldeko kausak indar handiagoa dauka parlamentuaren gehiengoaren babesa edukita, ez edukita baino.

Hori da emaitzen azpian datzan urrezko erantzuna, eta garrantzitsuena; estatuaren egitura nagusiei interes handiena sortzen diena.

Egoeraren adierazle, parlamentuko azken bi hauteskundeak alderdi ez-subiranistek irabazi dituzte: Ciutadansek 2017an, eta PSCk 2021ean.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.