martxelo otamendi

Kataluniaren lurralde antolaketa

2024ko maiatzaren 10a
05:00
Entzun

Kataluniak ez dauka hauteskunde lege propiorik, eta azken hamarkadotan egin diren hauteskunde guztiak Espainiako Hauteskunde Lege Orokorraren arabera egin dira. Harrigarria da erabateko autogobernua beretzat nahi duten alderdi katalanek gutxieneko akordioa lortu ez izana, Kataluniako berezitasunak kontuan hartuta, hauteskunde legea egiteko. Arrazoi bategatik edo bestegatik, huts egin dute orain arteko ahaleginek. Arrazoi sendoren bat egongo da inork maite ez duen legea baztertu eta beste bat ez egiteko.

Katalunian lau hauteskunde barruti daude, probintzia bakoitzeko bat. Herrialdea probintziaka antolatzea ere ez dute gustuko subiranistek, kontzeptu frankista delakoan. Vegueriak dira Katalunia administratiboki zatitu eta antolatzeko daukaten modu eraginkorra, Generalitateak bere zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen duena. Independentziaren aldeko urte sendoetan, probintziak desegin eta veguerien araberako antolaketaren ideiak indarra hartu zuen. Oraingoz, aldaketak kaxoian segitzen du.

Bartzelonari 85 eserleku dagozkio, 18 Tarragonari, 17 Gironari eta 15 Lleidari. Herritar urbanoen ehunenekoa askoz handiagoa da Bartzelonan, eta hori aise ikusten da emaitzetan.

Lagun katalanei harrigarria egin zaie Eusko Legebiltzarrean hiru lurraldeek diputatu kopuru bera edukitzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.