martxelo otamendi

Migrazioa, Europaren lotsa

2023ko abenduaren 22a
05:00
Entzun

Handikeria tonuarekin erabiltzen dugun kontzeptua da, gure bizimoldearen eta pentsamenduaren kalitatea beste kontinenteetakoa baino aurreratuagoa eta etikoki landuagoa dela adierazteko, betiere handikeria puntu batekin: Europaren balioak. Esaldi magikoa da, Europako mugetatik datorren migrante txiroa gustukoa ez dugunean erabiltzen duguna. Migrantea aberatsa denean, aldiz, ez dago arazorik.

Duela urte batzuk jihadistek Europan egindako eraso larrien garaian, maiz erabili izan zuten kontzeptu hori kontinente zaharreko agintariek. Hau da, balio talka bat Europaren eta erasotzaileek indarrez hedatu nahi zituzten balioen artean.

Europaren balio komun horiek zeintzuk diren galdetuz gero, agintarien arteko batzar arranditsu batean azaltzeko oso elegante diren balioak azalduko dizkizute: askatasuna, elkartasuna, berdintasuna, bestearekiko errespetua … Balio berak dauzkate Danimarkako eta Hungariako gobernuek?

Urteetako negoziazioaren ondoren, migrazioa arautzeko, gogortzeko alegia, erreforma onartu zuten atzo Europako Kontseiluak eta Europako Parlamentuak. Balio berri bat erantsi diote zerrendari: migratzaileen salerosketa.

Ez baduzu migratzaile bat hartu nahi, 20.000 euro ordaindu eta kito.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.