martxelo otamendi

Obamaren kanporaketak

2025eko uztailaren 22a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Kalean inkesta bat egingo bagenu galdetuta Barack Obamak edo Donald Trumpek nork kanporatu dituen atzerritar gehiago boterea hartu duten lehen urtean, denok erantzungo genuke, eta batzuek oso modu trinkoan, Trumpek askoz gehiago kanporatu dituela Obamak baino. Eta Joe Biden sartuko bagenu ekuazioan? Trump jarriko genuke lehena, eta duda gehiago edukiko genituzke bi demokraten artean nor jarri bigarrena eta nor hirugarrena.

The Washington Post-ek eman du albistea, NBC telebista kateak bildutako datuetan oinarrituta. Trumpen administrazioak, batez beste, 14.700 herritar kanporatu ditu hilero. Obamak, aitzitik, 36.000 hilero. Trumpek halako bi kanporatu zituen Obamak. Zergatik ez datoz datu horiek bat jendearen pertzepzioarekin? Obamak zaratarik atera gabe kanporatzen zituen, eta Trumpek sekulako zalaparta ateratzen du, irudi kanpainaren parte nagusia direlako kanporaketak.

Obamak bazekien gaizki egiten ari zela, eta isilean egiten zuen; Trump, aldiz, harro dago egiten duenarekin eta lau haizeetara zabaltzen ditu deportazioak, populartasunean gora egiten laguntzen diotelako.

Europan badaukagu joera AEBetako demokratei dena barkatzeko, nahiz, kasu batzuetan, errepublikanoek egiten dituzten gauza berberak egin.

Galdetu Palestinan zer egin duten demokratek Israel egiten ari den genozidioa gelditzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.