martxelo otamendi

Sortzaile asko, hartzaile gutxi

2023ko abenduaren 12a
05:00
Entzun

Euskal kulturaren ekoizpena, ez kantitatean eta ez kalitatean, ez litzateke gaur egun dena izango Durangoko Azokak zabaltzen duen eszenatokia edukiko ez bagenu. Ez ekoizpena, ez kontsumoa, ez sustapena, ez erreferentzialtasuna. Enara apirilean bezala itzultzen da urtero DA abenduan, hutsik gabe. Azokaren betebeharraz asko eztabaidatu da —hori ere urterokoa da—, baina Gerediagak bere inguruan biltzen dituen kolaboratzaileen lanari esker, errealitate sendoa eta ordezkaezina da.

Arrakasta lortzen duten proiektu askorekin gertatzen denez, arazoa biharamuna da, alegia, hurrengo azoka bitartean zabaltzen den lur elkorra nola hezetu, nola eutsi egun batzuetako kontsumo jarrera horri, bistan da, beste neurri txikiagoan bada ere. Txikiagoa, baina horrenbeste jausi gabe.

Euskarazko produktuen azken hamarkadetako patua da. Gero eta gehiago, eta hobeto, sortzen da, eskaintza gero eta zabalagoa da, kultura gero eta multidisziplinarioagoa daukagu; egileen erreflexuen ondorioz, kanpoan sortzen denaren euskarazko bertsioa gero eta azkarrago iristen zaigu. Sormen faltagatik ez da izango. Desproportzio handia dago sortzen dugunaren eta kontsumitzen dugunaren artean.

Sortzaile on asko eta kontsumitzaile on gutxi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.