HITZ BESTE

Engranajea

Anjel Lertxundi.
2010eko irailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez naiz aitona eta ezin jakin noiz egingo nauten bilobadun. Bitartean, hor imajinatzen dut neure burua aita nintzenean alabekin egiten ez nituen lanak bilobekin egiten. Aurreikuspen horien itxaropenez, sentiberago begiratzen diot, seguru asko, aiton-amonen errealitateari. Eta, aitor dut, lehengo batez haserretu ere egin nintzen Espainiako sindikatuek aiton-amonei dei egin zietenean greba egunean bilobarik ez zaintzeko eskatuz. Lehendabiziko aldia da, nik dakidala, sindikatuak aiton-amonekin gogoratzen direla hain ponpox, hain amoros, hain jator itxuran. Jubilatzear daudenekin kezkatzen ez direnik, ez dut esango -sekula ez behar beste-, baina jubilatuta daudenekin, ez: utzi zioten beren parrokiako izateari, jada ez baitute kuotarik ordaintzen.

Gure seme-alabek lan egin dezaten, ekonomiaren gurpil gupidagabeak aiton-amonak ere lanaren engranajera lotu ditu. Huelga egunerako gogoratu dira beraiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.