Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Eransten

2012ko uztailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bitxi entretenigarri bat ekarri dit uda-giroko orri-pasa nagiak. Eskribitu/izkiriatubaliatu izan ditugu, ia gaur arte, letren artea izendatzeko. Idatzik, ordea, nahiko historia laburra du —nekez izango ditu berrehun urte—, baina laster hartu zion tokia eskribituri. Gaur, idatzi guztiz da nagusi; eskribitu idaztea edo esatea arrunkeriatzat jotzen da; izkiriatu, jasotzat.

Eskribituk bere latinezko jatorrian euskarri gogor batean seinaleak uztea esan nahi zuen. Idatzik —iratsitik dator— eranstea. Eta horixe egia: idazkuntzak oro har eta literaturak bereizikieranste-lana egiten dio aurretik zegoenari, tradizioaren euskarri gogorrean zizelkatutako arrastoari.

Borgesek bitxikeria lexikoaren berri izan balu —eta aurreiritziek euskararenganako itsumena eragin ez baliote— aterako ziokeen etekinik: gure bi aukera lexikoek aukera aparta ematen dute tradizioaren eta berrikuntzaren arteko metaforaz jarduteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.