Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Erraldes

2012ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Ganadua pisatu eta saltzeko erabiltzen den neurri bat da erraldea. Hamar libra, gure zaharrentzat. Bost kilo, gure gaurko ohituran. Hainbeste erralde, hainbeste diru, hala egiten zuten tratua. Neurria galdu da, baina hitza ez. Gurean, behintzat, bizirik dago, lagunarteko hizkeran erraldes deitzen diogu-eta ironikoki pisu edo gutxikoari, eta, hedaduraz, baita pertsona eskasari ere: hara, gure Erraldes!

Gaur ixtekotan diren Durangoko hiltegiaren izenean ere bizirik dirau hitzak: hiltegiari Erralde jarri zionak bazuen senik. Ez ditut auziaren ertzak ezagutzen, baina Onintza Enbeitaren atzoko zutabeak zekarren testuingurua gogoan nuela, hipermerkatu batean erositako behikia ipini nuen zartaginean. Askatzen hasi zen ura ikusita, xerra noiz arrain bihurtuko jarri nintzen.

Hiltegia agian galduko da, baina erraldes hitza dugu kontsolamendu, hor bazterretan dabilen askoren nagusikeriaz trufatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.