Patxi Larrion Galdeano.
ELE

Errobiren xuxurla

2023ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Errobi ertzean dantzatu dugu abuztuko lehen larrain dantza. Baigorriko festak dira. Gaineko karrikan lehen ezaguna: gaitari eta kantaria; harritzekoa, alderdi honetan. Erratzura doan zubiaren hasieran bi idazle solasean: Durangoko bertsolaria bizikleta gainean, Baigorriko militante zaildua oinez, boneta buruan. Biak agurtu eta zubia igarotzen hasi gara. Auto baten asotsa sumatu dugu; zuzendaria dator: Zinemaldian mustuko omen du film berria, eta kontent da. Merkatuan gara orain. Atzarbale txarangak alaituko dizkigu aperitifa eta bazkalondoa. Arnoa, gasna, xingarra, solasa, musika eta Errobiren xuxurla, uztartze bikaina.

Alta, arrastirian talka bat izan da Gaineko karrikan. Alde hori, festetan, dantza eta musikarako tokia da. Ezker pareta apetatsua ere bada, eta, hori gutxi balitz, errepidea duzue. Horra afera. Bi munduen arteko talkaren lekukoak izan gara. Pala txapelketa jokoan da. Zuriak aitzinetik doaz, gaztigatu digu Maianak, baina berdeak hurbiltzen ari zaizkie. Ikuskizunak badu erritutik. Pilotaren asotsa eta errekaren sinfonia.

Atzelari berdeak bi paretak jo, aurrelari zuria ziztuan atera, eta pilotalekua eta errepidea banatzen dituen lerroan bi munduen arteko talka gertatu da. Hexagonoko furgoneta ez da gelditu eta aurrelari zuriarekin talka egin du. Jokoa gelditu eta kontu eske hasi da gidaria: nork jo du nire furgonetaren kontra? Mailatua erakutsi digu. Aseguruari deitu dio. Abian bazen, furgonetaren errua izan liteke, eta hala zen, han ginen bi dozena lagun lekuko. Maianak xuxurlatu digu, pentsa talka atzelari berdearekin gertatu izan balitzaio, horra souvenir du Pays Basque!
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.