Hitz beste

Esaten digute

Anjel Lertxundi.
2011ko martxoaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Esaten digute: gure sistema ez da perfektua izango, baina non ikusi duzue demokrazia perfekturik, justizia guztiz zuzenik, bake zeharo benetakorik?

Esaten digute: demokrazia, justizia eta bakea helburuak dira, idealak, bizitza politikoaren iparra. Ez direla perfektuak? Demokrazia, justizia eta bakea pertsonek egiten dituzte: gizarte baten ibilera nolako, halakoak demokrazia, justizia eta bakea ere.

Esaten digute: demokrazia, justizia, bakea, hitzak dira. Ez dute edukirik, ez dira ezer. Guk ematen diegu edukia, guk bihurtzen ditugu duin edo zital.

Zer dontsu klase egongo da horren guztiaren kontra, nor jarriko ditu berrogeialdian hain kontsiderazio zentzuzkoak? Baina non eta noiz esan —ai, testuingurua!— , guztizko egia horiei excusatio non petita susmagarrien usaina darie. Eta benetan esan nahi digutenaren oihartzuna entzuten hasten gara: har ezazue pakete osoa guk esanda bezala eta gure baldintzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.