Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Eskalearena

2014ko abenduaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gaztetxo batek dirua eskatu dit supermerkatu bateko irteeran. Eskua luzatu eta dirua eskatu. Eskale batek bezalaxe, baina eskale batek ez bezalako formalismo faltarekin. Urrutitik antzematen zaio eskaletik ez duela hitzaren mamia besterik: eskatzen ari dela, horixe baino ez. Txukun jantzia, itxura osasuntsua, premia handirik ez duen baten traza. Begiratu diot, ez du begirada jaitsi. Eskean jarduteak ez dio desoseguriksortzen gazte lerdenari. Eskua luzatu eta dirua eskatu. Ez dit eskaini zozketa bateko txartelik edo poltsikoko egutegirik; ez dit egin nire erosketen orgari bultzatzen laguntzeko zirkinik; ez dit koplarik kantatu edo bere otoitzen zerurik agindu. Eskearen motiboa da eman didana, nik ezer galdetu gabe. Ez da gosea daukalako, edo etxetik bidali dutelako, edo gurasoak ezinduak dituelako.

Ikasketa-bidaia egiteko behar omen ditu sosak, halaxe esan dit. Gaizki entzun ez badiot, Costa Rica dute helportu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.