martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Euskal elastikoa zirrikitutik

2022ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Vicent, Valentziako pilota deritzana legalki onartua izango dela irakurri dut asteon Vilaweb-en, aitortza hori edukitzearen alde bozkatu zutelako asteartean Espainiako Kirol Legea eztabaidatzen ari ziren batzordean. Eta, ezin diot utzi galdera egiteari, ilegala al zen orain arte? Oso ilegala ez zen izango, 3.700 pilotari, 108 talde eta ehunka frontoirekin kosta zaie ezagutza hori ematea. Eta, hori ere ikusi behar genuen, PSOEk errekonozimenduaren aurkako botoa eman du.

Aitortza horren ondorioz, orain arte eduki ez dituen laguntzak jasoko ditu valentziarren berezko kirolak: diru laguntzak, bekak, atzerrian jokatzeko aukera...

Batzorde berean, EAJk eta PSOEk lortutako akordioren ondorioz, atea zabalduko zaie kirol batzuetako euskal kirolariei nazioarteko txapelketetan euskal selekzioekin parte hartzeko. Ematen du, gutxienez, euskal pilotan eta surfean posible izango dela. Duda gehiago egon litezke herri kiroletan. Sokatiran eta kayak surfean ofiziala da Euskal Selekzioa.

Katalunian, Vicent, ibili zineten duela urte batzukgurpil gaineko patinajearekin ofiziala izan ez izan egoera nahasian.2004an ofiziala izan zen, urtebetez bakarrik, eta Munduko B Txapelketa irabazi zuen zuen selekzioak.

Kasualitateak nahi izan du astearteko akordioak bat egitea denboran asteotan Miarritzen jokatzen ari den Munduko Euskal Pilota Txapelketarekin. Oso mingarria da pilotazale askorentzat ikustea gure herriko pilotariek parte hartzekotan, Espainiako edo Frantziako taldeekin jokatu behar dutela.

Zailtasunez eta erantzun errazik ez daukaten galderez betetako bidea izango da, baina lehen urrats garrantzitsua da; zirrikitu bat hamarkadatan blindatuta egon den atean. Jokatu ahal izango al dute selekzio batean nafarrek eta Ipar Euskal Herrikoek Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoekin batera? Sortuko al du Nafarroak bere selekzio neutralizatzaileagarai batean, 2003an, futbolean egin zuen bezala?

Hurrengo txapelketa Argentinan izango da 2026an. Euskal elastikoarekin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.