maialen akizu 34 172x172
ELE

Ezpata

2023ko abuztuaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lauko ezpata tokatu zaio berriz ere. Ditxosozko karta hori. Realarenari Anoeta deitzen dion moduan Twitter betirako Twitter izango den esperantza du, baina X-k ikusten ditu alde guztietan aspaldian. Lau punta zorrotzak barrualdera zuzenduta ditu kartak, eta, txintxona egiteko eskailera edo zenbakiaren alde nora jo zalantzan harrapatu du albisteak.

Ainhoa Barbarin urretxuarrari hirugarren gradua kendu diote. Uztailaren bukaeran onartu zioten hirugarren gradua, baina, Espainiako Estatuko Fiskaltzak helegitea aurkeztu du, eta, Espetxe Zaintzako Epaitegiak erabaki bat hartu bitartean, espetxera itzuli beharko du. 2022ko urrian eman zioten hirugarren gradua Barbarini lehenengoz. Otsailean kendu, eta, berriz ere, ziegara.

Lotsatu egin da konturatzean alkoholaren graduez gehiago dakiela espetxe-sistemako graduez baino, eta galdetu egin du: zertan datzan ditxosozko hirugarren graduak, eta, nor da, nola, zeren arabera erabakitzen du «Espetxe Zaintzako Epaitegiak». Hirugarren graduak «erdi-askatasuneko egoeran bizitzeko gai diren pertsonak» kontsideratzen ditu presoak, eta, edo, kasu honetan, ostiraletik astelehen gauera bitarte kalean, eta astelehenetik ostegunera Martutenera lotara joan behar zuen Barbarinek. Akabo hori. Eta bestea, Espetxe Zaintzako Epaitegia. Boomerrek esango luketen eran: «What the fuck». Azaldu didate zertan datzan, eta, motzean, ondorio honetara iritsi naiz: Espetxe Zaintzako Epaitegiak zaintza, espetxearen eta epaitegiaren artean preso hartua duela. Zaintza kontzeptua gauza gehiegitarako erabiltzen dugu. Kale estu bat da euskal preso politikoena. Eta gaur, banderolako geziei ere ezpaten itxura hartu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.