Esperantza Europan jarria zeukan askok galdu du batasunak eragin zion poz aratza. Herrien Europa ez izan arren, askok uste zuen askatasun eta demokrazia gehiago ekar zezakeen sistema batean integratze hutsa ez zela hutsala izango. Europar batasuna sortu zen garaiko ilusio hura desagertu da, ordea, ura hatz artean bezala. Burokrazia sekulako bat jaio eta gizendu da oso denbora laburrean, eta, arimarik gabeko teknokrazia baten engranajean harrapatua, Europa urrun dago balio zibilak indartu eta barreiatuko omen zituen faro hura izatetik: euli kafkiarrak gara administrazioaren amaraun animalean; Estatu boteretsuenek ezberdintasun sozialen zanga handitu dute klase eta nazio pobreenen pentsura; Europak ez daki nola kudeatu errefuxiatuen tragedia, gerra bezalako irtenbide zahar gaiztoekin konpondu nahi ditu arazo berriak…
Eta tamalena, faroak oso motela duela argia europarrontzat, are motelagoapremiak Europara bultzatzen dituenentzat.

HITZ BESTE
Faroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu