martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Galdara berriro goritzen

2015eko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Azken hilabeteotako geldialdiaren ondoren, ematen du hasi zaretela berriro katalanak galdarari ikatza botatzen.

Pozik zeuden asko Espainian Kataluniako egoera baretzen hasia zegoela ikusita. Gogoratu besterik ez dago zein pozarekin argitaratu dituzten hainbat komunikabidek Kataluniako herritarrei egindako inkestak. Baina, seguru aski, mesederako izan da inkesta kezkagarri horiek argitaratzea, lokartzeko arriskuan zeuden batzuk esnatzera behartu dituztelako.

Hazkunde esplosiboa eduki du azken urteetan independentismoak Katalunian, eta hazi bezala jaits liteke, ez bada aldiro-aldiro elikatzen. Gimnasioaren adibidea aipatu dugu inoiz. Iazko bigarren seihilabetekoa horren erakusgarri: irailaren 11n, V jendetsua Bartzelonan, eta azaroaren 9, erreferenduma Katalunian. Horren ekinbide garrantzitsuak horren denbora luzean dira elikagai sendoena prozesuan. Kataluniako estrategiak bi berezitasun dauzka: herritarrek protagonismo handia daukate eta batasun sentsazioa handia da.

Impasse handia egon da hilabeteotan, ekimen ezak tentsioa jaitsi egin duelako; eta helburu bera daukaten alderdien arteko adostasun faltak etsipenera bidean jarri du bat baino gehiago.

Irailaren 27an izango dira hauteskundeak, eta denborak esango du iragan otsailean egin ez izanak prezioa daukan edo ez; otsailean egiteko, elkarrekin joatea zelako baldintza, eta azkenean irailean egingo direlako eta nor bere aldetik aurkeztuta.

Udako barealdia datorrela ikusita, galdarazaleek ondo egin dute berriro martxan jartzen. Zuenean, uda soziala gurean baino dexente lehenago hasten eta bukatzen da, eta komeni da dena azken ordurako ez uztea.

Diada kanpainaren hasierarekin bat etortzea abantaila da, bestela ere nahiko konplexua izango den kanpainan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.