Astero bezala, zahar etxeansartu da, ohiko bisita egitera. Agurtu du senidea, egin dizkio bizimoduari buruzko galderatxo batzuk. Badaki ez dizkiola erantzungo. Orgatxoari bultzaka hasi da, goizean irakurri duen esaldia darabilela buruan: «Garai hartan, zahartasuna duintasun-maila bat zen. Orain, zama da». Gaurko gerontologoren batek idatzitako esaldia ematen badu ere, berak badaki XIX. mende hasierakoa dela, 1812ko urtarrilekoa zehazki, eta Chateaubriand-ek idatzia Beste munduko memoriak liburuan, garai hartan idazlearen haurtzaroa delarik. Eta pentsatu du Chateaubriandek orduan hori idatzi bazuen, Ciceronek ere ez ote zuen horrexegatik idatzi De senectute, hark ere garai bateko zahartasunari duintasun-maila bat ikusten ziolako, zama besterik ez bera bizi zen garaikoari…
Bat-batean, eskusoinu baten doinua entzun uste izan du. Jabier Muguruzak Aitarekin bidaian antzezlanean jotzen zuen melodia, seguru asko…
Hitz beste
Garai hartan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu