Hitz beste

Garapen naturala

Anjel Lertxundi.
2011ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Libian daukagun konpromisoaren garapen naturala dira bonbardaketak», esan du Giorgio Napolitanok. Konpromisoaren garapena. Eta naturala. Dakigunez, lasai gelditu da Italiako presidentea: ez zaio behazuna azukretu.

Bonbardaketa guztiak dira (inork aurrez hartutako) konpromiso baten garapen logikoak. Gernikakoa edo Hiroshimakoa ere halaxe izan ziren: egoera batzuen ondorio, aurretikako gertakari historiko batzuen garapen logikoak. Baina ez naturalak, ez ziren izan euria ari balu bezalako gertakari ezinbestekoak. Libian ere, balirudike bonbardatzen hasteko momentura arte mendebaldeak ez zuela konpromisorik; lehergailuak jaurtitzeko premia ikusi arte, ez zegoela Gadafiri aurre egiteko ez premiarik, ezta politikagintzarik, diplomaziarik, kontu-eskerik ere.

Adjektiboa aldatuta, hobeto ulertzen da Napolitanorena: aurrekari gaiztoek ezin izan ondorio zintzo naturalik. Aurrekariek markatzen dute adjektiboa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.