Hitz beste

Gertakariak

Anjel Lertxundi.
2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Japoniakoa, Gadafirena, lurralde arabiarretakoa, Afrikako gerra galduren bat, Zapateroren erabakia, Sortu eta bukle amaigabea, halako kirol talderen azken emaitza… Tsunamiak, istripuak, uholdeak, laba sumendietatik behera…

Gertakariak dira. Prentsako titularrak eta prentsaren arreta merezi duten kontuak. Zerbaitek gertatu behar du, kazetaritzak zer kontatua izan dezan. Halakorik ez balitz kazetaritza desagertu egingo litzateke? Autopsiarako froga garbi bat dago: abuztuko egunkariak ahuldu eta mehetu egiten dira.

Gertatu, ordea, gauza asko gertatzen zaigu egunero. Mirari hutsak diren kontuak. Arnasa hartzetik hasita. Mirari bat da bi pertsonen arteko komunikazioa eta ekaitz erabatekoa komunikatu ezina: gertakariak biak ere.

Gertakarien hari mehe bat da bizitza. Tsunamia eta arnasa hartzea, biak dira gertakari. Baina bietako bat baino ez da albiste. Hori da aldea. Zorionez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.