Domotika, robotak, gidaririk gabeko autoak... Gero eta errotuagoa daukagu mundu gero eta automatizatuago batek ekarriko dizkigun onuren esperantza. Baina hor egongo da beti giza faktorea, hor daukagu Andres Lubitz kopilotoaren oroi tragikoa. Orain gutxi Manuel Castells soziologoak zioen sistema ez dagoela makinen mende, makinen eta gizakien arteko erlazioarenean baizik. Eta erlazio horretan gizakiak garela beti inprebisibleenak. Inork aurreikusi gabeko arrakalaren batek pitza gaitzake erdi-erditik, inork imajinatzen ez zuen auskalozuloren batetik ager daiteke gure hondamendirako aldaroa.
Makina ia perfektuak egiten ari gara, baina horrek ez gaitu ia perfektu bihurtzen. Inprebisibleak izaten segitzen dugu. Izugarrikeria handienak egiteko gai. Gure izaeran dago. Giza kondizioan. Ia gure inteligentziak bezala funtzionatzen duen inteligentzia artifizial bat ere asmatu dugu, baina ez dauka kontzientziarik, horixe koska eta aldea.

HITZ BESTE
Giza faktorea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu