Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Gogoeta

2015eko abenduaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gure botoarekin nahi dutena egingo dutenek gogoeta egiteko agintzen digute gaurko egunez: pentsatu, madarikatuok, pentsatu, zer bozkatu nahi duzuen! Eta esanekoa bainaiz, horretantxe jarri naiz ni, gogoetatzen, baina fundamentuz pentsatzeko premiazkoa baita jakitea zertaz oldoztu nahi den, politikariek aipatu ere egin ez duten zerbaiti buruz jardun nahi nuke, eta iruditu zait oraingoan ere hezkuntzaren mundua izan dela —irakaskuntza, formazioa, prestakuntza, etorkizun kulturala— politikariek ahanzturaren zangan utzi dutena, nahiz horixe den, heziketa, nazio baten eraikuntzak behar lukeen zimendu eta zutabea. Bada, nire botoak zer hezkuntza-filosofia nahi dudan beharko luke saritu, berdintasunarena edo etekinarena, espirituaren aldekoa edo materiaren ondrakoa, izatearena edo edukitzearena, baina nire gogoetak termino horietan segitzen badu, bihar ezingo nioke inori eman nire botoa, bihar ez nuke batere lanik izango bozkatzen…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA