Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Gorrak ginen

2012ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Hauxe ederra: etxe desjabetzeak aurrera eramaten, legearen errespetua predikatzen eta jendea kale gorrira botatzen aritu diren eragileak —bankariak, politikariak, epaileak, poliziak…— etxe desjabetzeen kontra zeuden nonbait. Eta gu enteratu ez. Ez, ez gara enteratu gaur arte, zer ginen ba gor itsuak. Gaur arte ez diegu entzun ez dagoela eskubiderik, gizalegearen kontrako jarduna dela, legeak herritarrak babesteko direla eta ez alderantziz. Herenegun bezala atzo, bereak ziren mikrofonoak, bereak ziren kamerak, berek zer esango zeuden hedabideak, baina edo berak mutuak ziren edo gu gara gorrak. Gaur arte ez diegu fitsik entzun. Orain, ordea, oso daude sentibera arazoarekin, oso dira solidarioak lakra lazgarria sufritzen ari direnekin.

Errealitateak erre egiten du eta errealitatea aurpegian lehertu zaie.

Sekulako oinazea sentitzen omen dute erraietan. Orain ematen du berak direla etxerik gabe gelditu direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.