Kontua da diskurtso hegemonikoak argumentu asko darabiltzala elkarren arteko elkarbizitzaren alde, baina pisuzko bakar bat ere ez euskararen alde: ezin du euskararen aldeko diskurtso eraginkorrik eraiki, espainolismoaren argumentu gihartsuenakgalbahean jarri gabe.
Ondorioz, euskararenganako axolagabetasun erabatekoa da halakoen jarrerarik naturalena. Bigarren jarrera: euskararenganako kezka pixka bat agertzen hasi orduko, darwinismoaren determinismoa onestea (bizitzaren legeak egin dezala hizkuntza sendoenen hautaketa naturala). Hirugarrena, Unamunoren eutanasiarena: modernoak izan nahi baduzue, jaurti ezazue euskara kareletik.
Onenean, gorrarena egitea dute irtenbide —hizkuntzez ari garelarik, ondo dator esamoldea—: zer doakit niri horretan, nik ez baitut arazo hori?
Baina arazoa sentiarazten bazaie sentiarazi litekeen modu bakarrean —hizkuntzaren praktikarekin— gu omen gor intoleranteak.
Hitz beste