Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Grabatuta

2015eko apirilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Inoiz ekarria dut hona Bartzelonako George Orwell kaleko bideokamera. Bertan segitzen du? Kamerak ugaritu dira? Anaia Handia aurreikusi zuen idazlearen kaleko kamerak zorrotz ilustratzen du Urlich Beck pentsalari alemanak «arrisku etengabearen aroa» deitu zuena. Arriskuan gaude, baina ez guk kontzienteki bilatzen dugulako, baldintza berriek—egitura sozial tradizionalen gainbeherak, arazo ekologikoek, teknologia berriek, hizkeraren mutazio eufemistikoak, finantza zoroenen erruleta errusiarrak...— arriskuen mende jarri gaituztelako baizik. Atzo arte, herritar burgesak edo burgestuak bakean utz dezatela bilatzen zuen. Munduaren martxa onartzen ez dutenak bezala dago gaur burgesena ere: arrisku berrien mende. Botereak —zernahi delarik ere mamu horren aurpegi benetakoa— lepotik gauzka. Anaia Handiak zabaldu nahiko balu zuk/nik erabiltzen dugun komuneko paperaren marka, laster ikusiko du mundu guztiak gure ipurdian grabatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.