Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Gutuna

2014ko irailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bihar gertatuko denaren gaurko arrastoak: inguruan dauzkagu, baina ez gara ikusteko gai, ez dakigu zer emango duten. Poeren ipuin ezaguneko gutunarekin gertatzen zen bezala, ez diegu erreparatzen. Gaurko miniaturazko letretan gure begi miopeek ez dute biharko letra nagusien larrialdia irakurtzen. Gutun asko hor daude gure begi-bistan, baina ez baditugu kartazalak ikusten, nola irakurri barruko orritxoek diotena? Nola jakin etorkizunak ekarriko diguna? Ez gara iragarleak, ederki. Baina arriska gaitezke seinalatzera gaur normaltzat jotzen dugun eta bihar lotsatu egingo gaituen hainbat baldarkeria.

Angel Errok gutun ezkutu bateko mezuaren albiste eman zigun atzoko zutabean, eta etorkizunean (akaso) lotsakizun izango den iraganeko baldarkeria bat seinalatu: «Iritsiko (ahal) da eguna hor [plastiko beltzaren atzean] egon izanaz damutu behar izango dutena eta seme-alabei, bilobei ukatzeko beharra izanen dutena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA