Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Hil arte bizi

2015eko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aspaldi ikusi gabeko ezagun batekin topo. Bere bizitzarengatik galdetu diozu, kortesia hutsez galdetu ere eta ez jakin-min filosofikoarengatik. Filosofiko existentziala izan da, ordea, jaso duzun erantzuna. Eta etsipenezkoa. Hil arte bizi. Eta zuk «hil arte bizi» entzun badiozu ere, ez zinen harrituko kolore etsi berdintsuko besteren bat entzun izan bazenio ere:hementxe, betiko martxan; zer esango dizut nik…; iraun; existiu; bizi, zer egingo dugu besterik... Etsipenezkoak izaten dira erantzun gehienak, eta oso urruti daude Basarri bertsolariak sarritan baliatzen zuen «hobeto kalte!» formula optimistatik.

Eta pentsatu duzu geure buruari galdetu beharko geniokeela gure bizitzarengatik. Zer moduz nagoen hemen, bizitzea egokitu zaidan historia-sasoi honetan, lanean edo lanaren gabezian, munduari begiratzeko nire begiradan eta munduan egoteko nire jarreran, hil arte bizi behar honetako aukeren abaniko zabalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.