Hitz beste

Hiltzeko jaio?

Anjel Lertxundi.
2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Txiripa hutsez jaio gara, gauza guztiz dudagabea da hil egingo garela. Heidegerrekheriotzarako egindako gizaki gisa definitzen gintuen. Ez du atzera bueltarik. Txiripaz jaio, derrigorrez hil.

Bizitzeko ahalegina, bizitzeko lehia, bizitzeko irrika ez dago kontraesanean hil beharrarekin? Ez dakigu ba zein izango den azkena? Kredituan bizi baldin bagara, bizitzak heriotza baldin badu zor, zertarako ahalegindu? Zergatik eusten diogu bizitzari azkenetan eta oinaze batean gaudenean ere? Galdera horiek saihesteko —gure osasun mentalaren alde, alegia—, betiko bagina bezala saiatzen eta bizitzen gara. Gure eguneroko martxan, behintzat, eternotzat daukagu mundualdia.

Mundualdia zer den ulertu gabe alde egingo dugu hemendik. Jokoaren arauak guztiz ulertu gabe, eta partida galduta. Bizitzea, orduan, zer arraio den? Jaio izanaren txiripak eman digun bizia ulertzen saiatzeko aukera aparta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.