Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Hiriak

2012ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Hiri batera iritsi, lehen inpresioak jaso eta ikusten ari dena gustatzen bazaio, beti galdera bera egiten dio bere buruari: biziko al nintzateke hemen?, lortuko al nuke zoriona deitzen dugun, baina zoriona ez denbizipozezko status gutxieneko hori?, zenbat denbora egingo nuke bertan goxo eta bertan geltoki?

Imajinatzen hasten da bizitza berria; terraza batean eseri eta jendearen nolakoari erreparatzen dio; azokak bisitatzen ditu; gorputza klimara ohitu bitarteko sentsazioak mamurtzen ditu… Baina hiri iritsi berrian aurkitzen ari dena berak bere baitan eraman duena da. Badaki bere egoeraren eta momentuaren galbahetik pasatzen direla hiriari buruzko bere iritziak; badaki maleta pertsonalenean daraman ekipajearen nolakoarekin —ilusioa, nekea, jakin-mina, abaildura…— marrazten dituela bisitatutako hirien mapak.

Ez zaizkio katuak gustatzen. Erromako katuak ditu salbuespen, hondakinen artean eta eguzkiaren epelean goxo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.