Lizardi, Lauaxeta, Lotsati… Hiru poeta. Garaikideak hiruak, izengoitiz ezagutzen ditugunak hiruak ere. Idazle bokazioa erakutsi zuten hiruek, euskararen historian ia lehendabiziko aldiz. Baina gazterik hilak hiruak ere. Lehena, kausa naturalengatik. Bigarrena, fusilen tiropean. Hirugarrena, bere buruaz beste eginda…
Hiru poeta garaikide, hiru ibilbide poetiko desberdin, bizitzari agur esateko hiru modu arras diferente. Baten zein bestearen ikuspuntutik begiratuko bagenio garai hartako literaturari, aterako litzaizkigukeen argazkiak desberdinak izango lirateke. Eta ohartuko ginateke urteen joanak zenbat berdindu digun —eta arruntu— orduko jardun literarioaren pertzepzioa.
Hil ez balira…Zahartzarora iritsi izan balira bai beren bokazioari, bai nork bere planteamendu estetikoari eutsiz… Hiru poeton zilegitasuna ez da, ordea, gazterik hil izanarena. Obrak ekarri ditu guganaino.
Hitz beste
Hiru ele
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu