Hitz beste

Hirusta (I)

Anjel Lertxundi.
2011ko martxoaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Las tres cajas vascas» (hiru euskal kutxak) esaten dute etengabe, Euskal Herrian ez balego bezala beste kutxarik. Batasuna lortuko duten ez dago oraindik oso argi, eta, azken urteotan, hirutasun santuaren misterioa baino ulertezinagoa egin zaigu askori bat izan nahi zuten hirurek zergatik ez zuten bat egiten, zergatik ez zuten espiritu santu bat kontratatzen korapiloa askatzeko. Ni nago kutxa bakoitzak bere espiritu santu partikularra daukala atzean, baina bat eginez gero, hirutasun santuan espiritu santu bakarra kabitzen da, eta ez hiru. Horixe dute arazo: espiritu santu gehiegi monopolio bila, kutxa batuaren gainean hegoak astindu, zirin egin eta bertan atzaparra sartzeko.

Nolanahi ere: batzen badira, erakunde berria bataiatuko beharko dute. Eta izen bila dabiltza. Guk, gure ondraduan, zutabe honen titulukoa eskaintzen diegu doaneta debalde (eta komisiorikgabe). Bihar, argibide gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.