HITZ BESTE. Anonimo

Anjel Lertxundi.
2008ko apirilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hona egunotan deskubritutako eskandalu bat: kalitate aparteko idazle bat ez da, nonbait, kalitate aparteko gizakia. Oraingoan Nobel sari bat da, V.S. Naipaul, prentsak larrututako idazlea. Haren biografia bat argitaratu dute; bertan, Naipaulek bere emaztearekin izan zuen jarrera gaiztoa salatzen da. Idazleak berari buruzko liburua irakurtzeko aukera izan zuen argitaratu aurretik, eta oniritzia eman zion. Ez zuen, bada, han esaten zen ezer ukatu, aldatu, zuzendu. Biografiak, kurioski, Mundua den bezalakoa da titulu esanguratsua darama, esanez bezala halakoxeak direla Naipaul eta Naipaulen bizitza ere: diren bezalakoak.

Orain gutxi antzeko zerbait gertatu zen Sartre eta Beauvoirrekin ere.Haien bizitza partikularreko trapu zikinak aireratu zituztelarik, antzekoak izan ziren erreakzioak eta debatea.

Literatura on guztia Anonimo jaun/andre txit isilak idatzia balitz bezala argitaratuko balute...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.