andoni egana

Aitona-amonak

2024ko apirilaren 3a
05:00
Entzun

Aitona-amonen astea izango da hau. Haurrek eskolarik ez, eta gurasoek, batzuek behintzat, lanera joan behar. Eta horrelakoetan, gurean, aitona-amonek ze paper jokatzen duten badakigu. Ez dakit denborarekin paper hori aldatzen joango den. Txokozaleak gara oro har, eta belaunaldi batzuk eta besteak elkarren hurbil bizi izaten gara askotan. Harrigarria gertatzen zaigu oraindik ere jakitea, AEBetan, esaterako, guraso eta haurrak Bostonen bizi direla, aitona-amonak Floridako beroaren bila joan zirela eta urtean behin baino ez dutela elkar ikusten.

Hitzekin adi ibili behar da, ordea. «Zaharra bai, baina amona ez!», erantzun zion emakume edadetu batek «amona» deitu zion ezezagun bati. Eta arrazoi zuen. Ez denari ez dago zer deiturik, erantzunaren hondo-hondoan ez izatearen poza, ez izatearen mina edo dena delakoa egon.

Hitzekin erne ibili behar da, bai. «Aitonena», «Aiton-etxe», «Aiten-etxe» eta horrelakoak entzutean, gaztelerarekiko dugun menpekotasunaz jabetzen gara. «Aitona-amonak» entzutean, hitzen hurrenkerak jartzen gaitu zalantzan. Akaso, batekoz bestera behar luke. Amona hil ondoren ere, aitona bizirik izan arren, umeek «amonarenera» joaten segitzen dute. Txikikeriak diruditen horrelako kontuek bihurtzen gaituzte berezi...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.