andoni egana

Atera

2024ko otsailaren 17a
05:00
Entzun

Sosei dagokienez zaharra naiz oso. Kutxazain automatikoak iritsi eta urteetara hormak dirua emate hori txundigarria iruditzen zitzaienen belaunaldi hartakoa. Pentsa, ikas litekeen tokirik txarrenean ikasi nuen bizum bat zer den: oholtzan eta jendaurrean. Auskalo zer gairekin —aita-semeak ginela esango nuke—, Aner Peritzek bizum bat egiteko eskatu zidan, eta atzera jiratu eta eserita zeuden lagunei zer zen galdetu behar izan nien. Ez nien oso ongi ulertu...

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hirurogeitaka herri txikitan, ez zebiltzan edo inoiz izan ez ziren kutxazain automatikoak abian jarriko dira. Ongi iruditzen zait. Norbere dirua ateratzeko auzo-herrietara joan beharra atarramentu txarra da edonorentzat ere. Eta ongi ulertzen dut diru publikoa gabeziak dauden lekuetara bideratu behar dela. Ez dakidana da, hasieratik onartu dut nire ezjakintasunaren handia, banku eta aurrezki-kutxek ze paper jokatzen duten afera honetan. Negozio-hobiak topatu pribatutik; zuloak tapatu publikotik. Hori horrela den bitartean gaizki goaz. 

Demagun igarkizun bat jarri dugula familia otordu batean. «Zer da sartzen erraza eta ateratzen zaila?». Haurren batek «piszina udan!» erantzungo luke. Edadetuak, «bankuko dirua!».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.